Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Kontratazioaren zerbitzu-gutunak


Itzuli

Kontratazioaren irudi dekoratiboa

Ermua Hiriko Udaleko Kontratazio Sailak bere baliabideak bikaintasun-printzipioen arabera kudeatzeko lanarekin konprometituta dago.

Jakitun gara hau dela gurekin kontratatu nahi duten pertsona eta enpresa guztientzako udal administrazio moderno, eginkor, hurbila eta irekia lortzeko bidea.

Horretarako, interesa duten pertsona eta enpresa guztiei kontratazio-espedienteetarako eskuragarritasuna errazteko asmoz, zerbitzuen gutun honetan prestazioak batzen ditugu eta ditugun erosteko prozesuak arintzeko konpromisoak azaltzen ditugu, parte-hartzeko errekerimenduak gutxituz eta tramiteak sinplifikatuz.

Azken finean, gure arteko harremana onargarritasun eta gardentasun marko batean eta, legalitate eta seguritateko printzipioekin bat eginez, garatuko delako bermea azaldu nahi dugu.


Administrazioekiko harremanetan herritarren eskubideak
Administrazioekiko harremanetan herritarren eskubideak
Espainako konstituzioa

Lege Organikoko Norberaren Datuen Babeseko 15/1999 Lege Organikoko 14, 15 eta 16. artikuluek eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri-administrazioen araubide juridikoko eta administrazio-prozedura erkideko 30/1992 Legearen 35. artikuluaren egokitzapena.

  • Begirunez hartuak eta bideratuak izatea.
  • Tramiteetako pertsona-arduradunen identitatea ezagutzea.
  • Erregistro eta artxibo administratiboetarako sarbidea izatea, baldin eta hirugarrenen eskubideei kalte egiten ez bazaie edo herri-interesak tartean baldin ez badira.
  • Espedientean sartu behar izanez gero, aurkeztutako jatorrizko dokumentuen kopia zigilatua izatea eta dokumentu horien itzulketa.
  • Pertsona interesatuaren baldintza izaten den kasuetan espedienteen izapidetzearen egoera ezagutzea eta dokumentuen kopia eskuratzea.
  • Alegazioak egitea eta entzunaldiaren izapidetzearen prozeduraren aurreko edozein unetan dokumentuak aurkeztea.
  • Arauek eskatzen ez dituzten edota dagoeneko gaia kudeatzen duen administrazioaren esku dauden dokumentuak ez aurkeztea.
  • Jakinarazpenak jasotzeko lekua eta bidea hautatzea.
  • Beren berez, administrazioaren aldetik erantzuna izatea.
  • Legez bidezkoa denean administrazioari eta bere zerbitzupean dauden langileei erantzukizunak eskatzea.
  • Fitxategiko ardura duen pertsonaren identitatea ezagutzea eta bere datuen tratamendu eta xedeari buruzko Datu Babeserako Erregistro Orokorra kontsultatzea.
  • Legeak aurreikusitako baldintzetan bere datuen erabileraren aurrean zuzendu, indargabetu eta kontra egitea.
  • Konstituzioak eta legeek aitortzen dituzten bestelako eskubideak.

Eskubide hauetarikoren bat betetzen ez dela ikusiz gero, Ermua Hiriko Udalak zure eskura udal bulego guztietan eta webgunean (www.ermua.es > Herritarren partaidetza > Kexa eta iradokizunak ) jartzen duen kexa eta iradokizun zerbitzuaren bitartez erreklamazioa egin ahalko duzu.


Arriba



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo