Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Kontratazioaren zerbitzu-gutunak


Itzuli

Kontratazioaren irudi dekoratiboa

Ermua Hiriko Udaleko Kontratazio Sailak bere baliabideak bikaintasun-printzipioen arabera kudeatzeko lanarekin konprometituta dago.

Jakitun gara hau dela gurekin kontratatu nahi duten pertsona eta enpresa guztientzako udal administrazio moderno, eginkor, hurbila eta irekia lortzeko bidea.

Horretarako, interesa duten pertsona eta enpresa guztiei kontratazio-espedienteetarako eskuragarritasuna errazteko asmoz, zerbitzuen gutun honetan prestazioak batzen ditugu eta ditugun erosteko prozesuak arintzeko konpromisoak azaltzen ditugu, parte-hartzeko errekerimenduak gutxituz eta tramiteak sinplifikatuz.

Azken finean, gure arteko harremana onargarritasun eta gardentasun marko batean eta, legalitate eta seguritateko printzipioekin bat eginez, garatuko delako bermea azaldu nahi dugu.


Gurekin kontratatu nahi duen jendearengatik espero duguna
Gurekin kontratatu nahi duen jendearengatik espero duguna
Lali Fernandez kontsulta bat erantzuten telefonoz
  • Alperreko joan-etorriak saihestearren, Kontratazio Sailera etorri baino lehen 943179164 telefono zenbakira deitzea (Lali Fernández) edota gure webgunea kontsultatzea (www.ermua.es>abiapuntu).

  • Tramiteak momentuan egin ahal izateko dokumentazio guztia zuzen eta osorik aurkeztea, dituzten zalantzak lehenago argitu ahal izateko euren zerbitzura jarriko garelarik.

  • Guri deitzeko edota bisitatzeko, proposamenak aurkezteko azken egunaren zain ez egotea, eskaerak batzeak zerbitzu ona ematea oztopatzen du eta.

  • Akatsen bat ikusten baduzu esaguzu. Segituan zuzenduko dugu.

  • Gure zerbitzuetariko batekin ados ez bazaude, esaguzu. Zure kexa edota iradokizuna jaso eta erantzungo dizugu.

Arriba



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo