Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Kontratazioaren zerbitzu-gutunak


Itzuli

Kontratazioaren irudi dekoratiboa

Ermua Hiriko Udaleko Kontratazio Sailak bere baliabideak bikaintasun-printzipioen arabera kudeatzeko lanarekin konprometituta dago.

Jakitun gara hau dela gurekin kontratatu nahi duten pertsona eta enpresa guztientzako udal administrazio moderno, eginkor, hurbila eta irekia lortzeko bidea.

Horretarako, interesa duten pertsona eta enpresa guztiei kontratazio-espedienteetarako eskuragarritasuna errazteko asmoz, zerbitzuen gutun honetan prestazioak batzen ditugu eta ditugun erosteko prozesuak arintzeko konpromisoak azaltzen ditugu, parte-hartzeko errekerimenduak gutxituz eta tramiteak sinplifikatuz.

Azken finean, gure arteko harremana onargarritasun eta gardentasun marko batean eta, legalitate eta seguritateko printzipioekin bat eginez, garatuko delako bermea azaldu nahi dugu.


Kontratazio Sailaren araudi erregulatzailea
Kontratazio Sailaren araudi erregulatzailea
Herri administrazioen kontratazioari buruzko legeri
  • 30/2007ko urriaren 30eko sektore publikoko kontratazioari buruzko Legea.
  • 1.098/2001eko urriaren 12ko Legegintzako Errege-dekretuak onartutako Herri Administrazioen Kontratuen Legearen araudia.
  • 11/1999ko apirilaren 21eko Legeak aldatutako 7/1985eko apirilaren 2ko Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea.
  • 4/1999ko urtarrilaren 13ko Legeak aldatutako 30/1992ko azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992ko azaroaren 13ko Legea.
  • Gobernu lokala modernizatzeko neurrien 57/2003ko abenduaren 16ko Legea.
  • Kontratazio prozeduretan baliabide elektronikoak arautzen dituen Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren EHA/1.307/2005eko apirilaren 29ko Agindua.
  • Herri Administrazioen Kontratuen legerian aurreikusitako ekintzak eta prozeduretako telematika bidezko izapidetzeari buruzko Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko 2004ko abuztuaren 16ko Agindua.

Arriba



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo