Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Kontratazioaren zerbitzu-gutunak


Itzuli

Kontratazioaren irudi dekoratiboa

Ermua Hiriko Udaleko Kontratazio Sailak bere baliabideak bikaintasun-printzipioen arabera kudeatzeko lanarekin konprometituta dago.

Jakitun gara hau dela gurekin kontratatu nahi duten pertsona eta enpresa guztientzako udal administrazio moderno, eginkor, hurbila eta irekia lortzeko bidea.

Horretarako, interesa duten pertsona eta enpresa guztiei kontratazio-espedienteetarako eskuragarritasuna errazteko asmoz, zerbitzuen gutun honetan prestazioak batzen ditugu eta ditugun erosteko prozesuak arintzeko konpromisoak azaltzen ditugu, parte-hartzeko errekerimenduak gutxituz eta tramiteak sinplifikatuz.

Azken finean, gure arteko harremana onargarritasun eta gardentasun marko batean eta, legalitate eta seguritateko printzipioekin bat eginez, garatuko delako bermea azaldu nahi dugu.


Quejas/sugerencias del Departamento de Contratación
Kontratazio Sailaren kexak eta iradokizunak
Egutegi batean irudia, non kexak erantzuteko jarri diren egunak azpimarratzen diren

Gure nahia arretarik onena eskaintzea da. Horregatik, gurekin harremanetan dagoen jende guztiaren iritzia beharrezkoa dugu eta horrela gure zerbitzuko zein atal hobetu beharrekoa den ezagutuko dugu.

Ermua Hiriko Udalak kexa eta iradokizunentzako prozedura bat dauka eta horren bitartez interesa duten pertsona guztiek jasotako zerbitzuei buruzko iritzia jakinarazi ahalko digute. Hiru bide daude kexak eta iradokizunak aurkezteko:

  • Normalizatutako inprimakiaren bitartez kexak edo iradokizunak zuzenean edo korreoz Abiapuntu bulegoan aurkeztuz. Inprimaki hori Ermua Hiriko Abiapuntu bulegoan edota udaleko webgunean jaso ahalko da (www.ermua.es>Herritarrentzako Arreta zerbitzua>kexa edo iradokizunak).
  • Web gunearen bidez (www.ermua.es/herritarren partaidetza/kexak eta iradokizunak), formulario elektronikoa betez.
  • Kontratazio sailarekin telefonoz (943 179164) edo e-mailez (lfernandez@udalermua.net) kontaktuan jarriz edota gure instalazioetan aurkeztuz.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak aurreikusitako beste lekuetan ere aurkeztu ahal dira.

Ermua Hiriko Udalak 20 egun ditu jasotako kexa eta iradokizunei erantzuna emateko.

Kexa idatziz aurkezteak ez du kentzen Ermua Hiriko Udalak diktatutako egintza administratiboen kontra legeak aurreikusitako beste errekurtso-aurkeztea ezin erabiltzea.


Arriba



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo