Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Agenda


         



Gertaera zerrenda
Argazkia Data Ordutegia Lekua Gertaera
2019/09/02 9:00etatik aurrera Alboka Musika eskola Musika ikastaroak
Biolina, biolontxeloa, saxofoia, tronpeta, tronboia, gitarra, akordeoia, trikitixa, txistua, klarinetea, pianoa, hizkuntza musikala ikasi nahi baduzu edota herriko bandan zein abesbatzan parte hartu. Zatoz Musika Eskolara, hau guztiau euskaraz emango dizugu eta.
2019/09/02 Euskaltegi Euskaltegietan izena emateko epea zabalik
2019/09/02 Egoitza elektronikoa. Abiapuntu Euskara Ikasleentzako bekak
2019/09/02 Izarra Center Ikasturteko programa gazteentzat Ermuko Bizilaben
  • Tokia: Izarra Center.
  • 2019ko urriaren 3tik aurrera ostegunetan
  • 17:00etatik 18:30etara (10-12 urte)
  • 18:30etatik 20:00etara (13-14 urte)
  • 18 €/hileko, neska edo mutil bakoitzeko.
  • Plaza mugatuak 15 lagunentzat, saio bakoitzean
Izena emateko epea: irailaren 16a baino lehen. Lekuak beteta baldin badaude, itxaron-zerrendan izena eman ahalko du.

 Hemen izena emateko formularioa.

 Informazio gehiago

 

2019/09/04 euskara@udalermua.net, Lobiano Kulturgunea XXVI Juanita Ibaibarriaga Literatur eta Erreportaje lehiaketa
Lanak emateko epea: azaroak 6
2019/09/08 17:00 Ermua Antzokia Haurrentzako zinea

Elkano Lehen Mundu Bira

Juan Sebastian Elkano marinel getariarrak XVI mendean munduari eman zion itzulia izango du hizpide. 240 marinel itsasoratu ziren 1519 urtean, baina hogei baino ez ziren itzuli. Espezia bila abiatu ziren, baina balentria hari esker, garaiko gizarteak munduaz zuen kontzientzia aldatzea lortu zuten.

 

2019/09/10 Liburutegia. 943 17 92 12 Gazteentzako irakurketa klub digitala
  • Gazteentzako irakurketa klub digitala (9-11 urte).
  • Plaza mugatuak. Izena eman Liburutegian.
  • Informazio gehiago
2019/09/10 www.habe.euskadi.eus Euskara ikasteagatik diru-laguntzak (HABE)
2019/09/10 Liburutegia. 943 17 92 12 ‘Mintzoan kux-kux’,
Ekimena bi adin tartetan banatzen da: batetik, 3 eta 5 urte artekoen irakurketa kluba, eta bestetik, 6 eta 8 urte artekoen taldea. Parte-hartzaileak hilean behin biltzen dira, larunbat batean, Lobiano Kultur Gunean: 11:0etan 3 eta 5 urte artekoak, eta 12:15etik aurrera, 6 eta 8 urte artekoak. Saioetako dinamizatzailea Galtzagorri Elkarteko  Lur Korta izango da. Saio bakoitzean “liburu izarrak” aurkeztuko dira, eta horiei buruzko proposamenak egingo dira talde txikietan. Gainera, haurrek eta euren gurasoek euren “liburu maiteak” aurkeztu ahal izango dituzte.<
2019/09/10 8:00-15:00 Euskara Saila Apelliduak abizendu
Zeuk ere, euskarazko abizena edukita, euskaraz idatz dezakezu! Horrela, esaterako, Echeverria, Izaguirre edota Gorrichategui modu ofizialean Etxeberria, Izagirre edota Gorritxategui bihurtzeko eman behar diren pausoak azalduko dizkizugu.
2019/09/10 Udal Liburutegia. 943179212 Irakurketa kluba

Irakurketa Kluba.Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen duten irakurle-kluba. Irakurleek testuaz mintzatzeko biltzen dira, iruzkinak egin, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi, obraren testuinguruaz mintzatu, gaiaz, autoreaz, eta abarrez hitz egiteko. Klubak ikasteko eta sozializatzeko gune dira batez ere. Liburutegiaren egitekoa partaide guztientzat liburu edo testuak lortzea eta banatzea izango da. Saioak pertsona adituek dinamizatzen dituzte.

  • Izena aldez aurretik eman behar da Liburutegian.
2019/09/10 Liburutegia. 943179212 Gazteentzako Irakurketa kluba
2019/09/11 Wbatsappa: 658741498 Euskal Dantzak. Ikastaroak
  • 2014an jaiotako umeen dantza eta txisturako matrikula zabaltzen da.
  • Entsaio eguna Asteartea 17:00-18:00
  • Izena emateko Wbatsappa bidali 658741498 telefonara umearen izen abizenak, adina eta teléfono zenbakiarekin.
  • Epea irailaren 20an bukatzen da
  • Adin nagusiagokoak ere apunta daitezke!
2019/09/12 19:00 Plaza Flokez Blai
Foulareda + Alboka Musika eskolako trikitilariak (Trikigaita poteoa)
2019/09/13 Ikastetxeak Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua
Euskara Sailak argitaratutako liburuxka honetan, ume elebidunen gurasoek egin ohi dituzten galdera arruntenen erantzunak jasota daude.
2019/09/13 Ikastetxeak Ku-ku haurrekin hitz egiteko liburua
Liburuxka hau lau zatitan banatuta dago hitzak eta esapideak errazago aurki ditzazuen. Hasieran hiztegi labur bat agertzen da, hainbat ataletan banatuta; ondoren, umeekin berba egiterakoan egiten ditugun akats ohikoenak jaso ditugu; eta amaiera aldean, zuen seme-alabeekin gozatzeko jolasak eta abestiak aurkitu ahal izango dituzue. Liburuxka hau doan banatuko da bi urteko ikasleen artean.
2019/09/14 18:30 Plaza Flokez Blai
Lurgain taldea
2019/09/22 12:00 Orbe Kardinalaren plaza Mugikortasun astea
  • 12:00 Bizikletak konpontzeko tailerra
  • 12:30 Bizikleta Ginkana

Gora




© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo