Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/09/04

Irudimena, trebezia eta dibertsioa dira ‘Gazterobotika’ tailerren osagaiak

Hogei ikasle gazte ari da Ermuko Izarra Centre eraikinean aste honetan gauzatzen ari garen teknologia tailerretan, zeinak Gazterobotika ekimenaren barne dauden eta Debegesa sozietatearekin batera antolatu diren. Talde horretan emakumeen presentzia nabaria da -20 lagunetik 9 neskatilak baitira- ia partaideen erdia, izen-emate guztien artetik %45, portzentajea iazkoarekin alderatuta 12 puntu gehiago.

Irailaren 2ko astelehenetik ‘Mugarik gabe! Guztiontzako etxeen diseinua’ lelopean ari dira parte hartzaileek. Gaztetxoek begiraleek proposaturiko hainbat erronka gainditzeko lan eta ahaleginean ari dira, behar bereziak dituzten pertsonentzat egiten diren etxe funtzionalak ardatz gisa hartuta. Irudimena, hausnarketa, ideia edo konponbidearen gauzatze edo egikaritzea, talde-lana eta dibertsioa izango dira gako nagusiak, jolastu, ikasi eta dibertitzeko giroan, non ingeles hizkuntza jatorria duen STEAM akronimoak adierazten dituen gaitasunekin -zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematikak- uztartuta. Horren guztiaren jomuga nagusia, sormena eta berrikuntza sustatzea izanik, esperimentu erraz eta dibertigarrien bitartez.

Tailer horretako partaideek beraien lanak irailaren 28ko larunbatean Elgoibarren egingo den Debabarrenako Gazterobotika topaketan aurkezteko aukera izango dute. Norbaitek robotika hezitzaile lehiaketa horretan bere kabuz parte hartu nahi badu, lotura honetan eman dezake izena.

Bigarren ekimena: 2019-2020 ikasturte osoan zehar gauzatuko den jarduera

Ermuko Udalak antolatutako bigarren jarduera eskolaz kanpoko teknologia programa da, ikasturte osorako, urrian hasi eta maiatzera bitartekoa. Ikastaro zabal horretan, gaztetxoek nahi duten proiektu teknologikoa sortzeko aukera izango dute, arloko adituen eta profesionalen laguntzarekin. Urriaren 3an hasiko da ikasturtea, eta ostegunero honako ordutegia izango dute parte-hartzaileek:

Talde bakoitza 15 parte-hartzailera mugatuta dago, eta izen-emate epea irailaren 16an itxiko da. Matrikula lotura honetan egin daiteke, eta partaide bakoitzeko hilean 18 euro ordaindu beharko dira.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943 17 91 51 telefono zenbakira edo idatzi dl@udalermua.net helbide elektronikora.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo