Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/09/05

Matrikulazio epea zabalik Ermuko euskaltegietan

Irailarekin batera etorri ohi da ikasturte hasiera, eta 2019/2020 ikasturteko ikasleei harrera egiteko prestatzen ari dira jada herriko euskara ikastegiak. Udal Euskaltegiak eta AEK Kaltxangok zabalik dituzte ikasturte berrirako izena emateko epeak.

Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan kokatzen da Udal Euskaltegia, eta urritik ekainera bitartean eskainiko ditu ikastaroak. 16 urtetik gorako pertsonek A1 eta C1 arteko mailetan ikasteko aukera dute, ordutegi eskaintza zabalean eta txandakako taldeetan, klaseetara joateko arazorik izan ez dezaten. Talde bakoitzak astean bi orduko hiru klase jasoko ditu, eta gainera, maiatzeko eta urriko azterketa ofizialetarako prestakuntza izango dute.

Langabezian daudenek eta lehen mailako ikasleek matrikularen prezio erdia soilik ordainduko dute, eta ikasle guztiek diru-laguntza ezberdinak jasotzeko aukera izango dute.

Udal Euskaltegiko ikastaroetan izena emateko epea irailaren 25ean, asteazkena, amaituko da. Matrikula osatzeko, interesdunek Euskaltegiaren bulegoetara jo dezakete astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara -ostiral arratsaldeetan izan ezik-. Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, deitu 943 17 09 25 telefono zenbakira edo idatzi mezu bat euskaltegia@udalermua.net helbide elektronikora.

Bestalde, Zearkalea kaleko 16. zenbakian kokatzen den Kaltxango AEK zentroak ere zabaldu du 2019/2020 ikasturterako izena emateko epea. Bertan, urritik ekainera bitartean maila guztietako klaseak eskainiko dira goizez nahiz arratsaldez. Euskara ikasteko aukera ezberdinak ditu aukeran, gainera: homologatutako tituluak eskuratzeko ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak eta Berbalagun bezalako ekimenak, besteak beste.

AEK Kaltxangok ere %100erainoko diru-laguntzak eskaintzen ditu ikasturteko gastuei aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Aldundiaren eta Udalaren eskutik.

Matrikulazio epea zabalik dago jada, eta izena emateko, interesa duten pertsonek astelehenetik ostiralera 09:15etik 11:15era eta 14:30etik 16:00etara jo beharko dute ikastegiko bulegoetara.

AEK Kaltxangoko ikastaroen inguruko informazio gehiago jasotzeko, deitu 943 17 19 40 telefono zenbakira edo idatzi mezu bat kaltxango@aek.eus helbide elektronikora.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo