Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/09/18

‘Haurren loaldia’ eta horren ezaugarriei buruzko hitzaldia

Udalaren Hezkuntz sozial eta psikosozialean esku hartzeko zerbitzuak ‘haurren loaldia’ri buruzko hitzaldia antolatu du. Ekitaldia 0tik 2 urtetara bitarteko seme-alabak dituzten familientzat pentsatua dago eta urriaren 8ko asteartean egingo da, Lobiano kultur gunean, goizeko 11etatik aurrera. Saioa ordu eta erdi inguru iraungo duela aurreikusi da, eta partaideek haurtzaindegi zerbitzua izango dute.

Ekitaldi hau aurtengo ikasturtean eta herriko osasun zentroarekin elkarlanean emango diren hiru hitzaldiko ekimenean barne dago. Osasun zentroan eta, hain zuzen, haurrentzako pediatria zerbitzuan zain egoteko dagoen areto aurrean izen-emateko orriak daude interesa duten herritarrentzat eta baita lehenengo hitzaldiaren kartela. Informazio gune hori ikasturtean zehar mantenduko da eta hiru hiletik behin berrituko, saio bakoitzari dagokion materialarekin.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo