Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/09/30

‘Dar Cera, Pulir Cera’ ekiteko eta elkarlanean aritzeko

Ermuko Udalak ‘Dar Cera, Pulir Cera’ ekitaldia antolatu du, Izarra Centreko enpresen haztegiko ekintzaileek bat egin eta euren proiektuak eta esperientziak partekatzeko topaketa. Ekimen berritzaile hori urriaren 17an, osteguna, burutuko da 'Beer Station' tabernan, 19:00etatik aurrera.

Topaketa giro lasai eta desberdinean burutuko da, eta parte-hartzaileak garagarrez, lupuluz, legamiaz, urez eta zuzeneko musikaz inguratuta egongo dira, inspirazioa eta sormena indartzeko.

Networkinga 19:00etan hasiko da Beer Station tabernan (Probaleku, 8), eta gero zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da DJ Che ermuarraren eskutik. MIO (Make It Own), E-Lon, Vluber, Arima eta HG Developers herriko enpresak bertan izango dira.

‘Dar Cera, Pulir Cera Academy’ ekimenaren lehenengo edizio honen helburua ekintzaileen artean lankidetza harremanak sortzea da euren enpresak garatu ahal izateko, eta aldi berean, Izarra Centren kokatzen diren enpresei ikusgarritasuna ematea. Topaketa horretan ekintzaileen, inguruko enpresen eta hiritarren artean harremanak sortuko dira, elkarrengandik ikasteko eta esperientzia ezberdinak partekatzeko. Azken finean, start-upei bultzada komertziala eman nahi zaie, euren artean topatzeko espazioa antolatu eta, modu informalean, interesak eta ideiak partekatu ditzaten elkarrekin negozioak sortzeko.

Inguruko enpresa ezberdinen artean harremanak eratzeko asmoarekin sortu da ekimena, adin eta sektore guztietako pertsonen komunitatea osatu eta elkarrekin teknologiaren eta berrikuntzaren inguruko gaiak landu eta ikasteko. ‘Dar Cera, Pulir Cera Academy’ jarduerak giro informal eta atsegina sortuko du esperientziak partekatu eta eztabaidatzeko. Horrela, gure inguruan eratzen ari diren enpresa ekimenak ezagutzeko aukera izango dugu.

Izarra Centre eraikinetik atera eta hiritarrengana gerturatzea da topaketaren xedea, enpresa proiektu berriak abiarazteak enplegu aukerak sortzeko duen indarra erakusteko.

Ekimenari buruzko informazio gehiago lortzeko, idatzi dl@udalermua.net helbide elektronikora.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo