Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/10/08

Bilbon egingo eta genero eta sexu aniztasuna landuko dituen jardunaldietan parte hartuko Kimairak

Ermuko Kimaira Elkarteak parte hartuko du urrian genero eta sexu aniztasuna ikuspegi bikoitzetik; begirada pertsonal eta global batetik aztertu eta landuko dituen jardunaldietan, Jardunaldiak Entreamigos-Lagun Artean erakundeak antolatu ditu, horiek Bilbon gauzatuko direlrik urriaren 22 eta 23ko astearte eta asteazkenean, goizeko eta arratseko ordutegian, Hika Ateneoa eta Sarean egoitza izanik. Jardunaldioi jarri zaien titulua ondorengoa da: “(espazio) Pertsonaletik Politikora: LGTBIQ+ hausnarketa; Guatemala-Euskal Herria”. Horren barne jorratuko diren gaiak anitzak dira. Lehenengo egunean, ikuspegi pertsonaletik hasiko, bigarrenean, elkarte ezberdinak egiten duten lanean murgilduko “Borraka partekatuak: Borroka antolatuak” tituluapean. Amaitzeko mahai-inguru bat izanen dute, “Partekatutako estrategiak: Agenda politiko bateratu baten diseinua” denon artean garrantzitsuak diren ondorioak atera eta komentatzeko.

Jardunaldietan parte hartuko dutenen artean; Stacy Velásquez Vásquez Otrans Guatemala Elkartekoa; Sandra Morán Reyes Diputatu Guatemaltarra, Kattalin Miner, Bea Sever Egaña Naizen Elkartekoa, Amaia Arguinzoniz Olabe Kimaira Elkartea, Sara Montes Aguilar, Errespetuz elkartekoa, Lala Mújika Flores Aldarte Zentrokoa eta Ignacio Rodriguez Puertas EDE Fundazioko eta BFAko kide izango dira.

Antolatzaileen esanetan jardunaldi hauek “hausnarketarako, esperientziaz eta bizipen pertsonal zein kolektiboaz ikasteko, eta denon artean ondorio bateratuak adieraziz denona den borraka honetan aurrera pausoak ematen jarraitzeko eta genero eta sexu aniztasuna egun bizi dugun gizartean normaltzat jotzen laguntzeko bidean lagungarri izango dira”.

Lekua eta partaide kopurua mugatua denez gero, izena eman behar da. Argibide gehiagorako, jo antolatzaile den Lagun Artean elkartera eta bertako 944 042 671 telefono zenbakira.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo