Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2019/10/09

The Travellin’ Brothers Big Band taldearen bluesa entzungai Ermua Antzokian

The Travellin’ Brothers seikote bizkaitarraren curriculuma ohorezko matrikula eskuratzeko modukoa da, eta halaxe erakusten dute datuek: 16 urte, 8 disko eta 1.000 kontzertu baino gehiago. “Sarrerak agortuta” kartela jartzea zerbait arrunta bihurtu da taldearentzat, eta orain, Big Band baten laguntzaz, Ermua Antzokiko eszenatokira igotzeko prest daude, ikus-entzuleei esperientzia ahaztezina eskaintzeko.

2003ko abenduan hasi zuen bidaia The Travellin’ Brothers taldeak, eta orain arte, estatuko, Europako eta Estatu Batuetako hainbat biratan aurkeztu dute euren kalitatezko zuzenekoa, energia ugariko blues eta jazzez betea. Etengabe hobetzeko eta hazten jarraitzeko asmoz, 13th Avenue South diskoa kaleratu du seikoteak, Nashvillen grabatua eta konposizio ederrez osatua.

European Blues Challenge 2015 lehiaketa irabazi zuen taldeak, eta genero horretako erregeak dira kontinente zaharrean. Estatu Batuetako blues, jazz eta erro amerikarreko musika jaialdi onenetan parte hartzen jarraitzen dute, eta hainbat kontzertu eskaini dituzte Polonian, Alemanian, Ingalaterran, Suitzan, Frantzian, Holandan, Portugalen, Danimarkan, Norvegian nahiz Belgikan.

Batera eta bestera biran milaka kilometro egin ostean, aste honetan etxetik gertu izango dira. The Travellin’ Brothers Big Band taldeak ostiral honetan, urriak 11, 22:15etan egingo du jauzi Ermua Antzokiko eszenatokira.

Sarrerak salgai daude 12 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo