Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Ikasleak eta ikastetxeak



Itzuli

Bionartean programaren logotipoa

Hezkuntza-eginkizuna garatzeaz gain, pertsonarteko harremanak eta ikasleen arteko bizikidetza errazten duten gaitasunak eta balioak garatu daitezela errazten eta sustatzen duten elkarteak dira ikastetxeak.


Balioak, garapen pertsonala eta bizikidetzaren hobekuntza sustatzen duten jarduerak

Etengabeko jarduerak
Actividades permanentes de promoción de valores, desarrollo personal y mejora de la convivencia

Ikasturtean zehar ikastetxeen eta ikasleen eskura jarritako programak. Ermuko Udalaren Gizarte Hezkuntzan eta Esparru Psikosozialean Esku Hartzeko Zerbitzuaren bitartez garatutako jarduerak.

Jarraian, programa horietako batzuk agertzen dira:

  • Irakasleentzako aholkularitza eta orientazioa; Gizarte Hezkuntzan eta Esparru Psikosozialean Esku Hartzeko Taldearen bitartez, ikastetxeetako profesionalek geletan gerta daitezkeen banakako nahiz taldekako zailtasunei buruzko orientazioa eta aholkularitza jaso ahal izango dituzte.
  • Ni eta lagunak ezagutzen; Gizarte Hezkuntzan eta Esparru Psikosozialean Esku Hartzeko Zerbitzuak garatutako lehen hezkuntzako ikasleei xedaturiko programa. Programak prebentzio-izaerako helburua du, ikasleen arteko harremanak erraztuz, taldearen kohesioa eragin eta taldearen barnean gerta daitezkeen harreman-zailtasunak saihesteko.
  • Elkarbizitza sustatuz; Gizarte Hezkuntzan eta Esparru Psikosozialean Esku Hartzeko Zerbitzuak garatutako programa. Berdinen arteko harreman-zailtasunak dituzten udalerriko lehen hezkuntzako gelei xedaturik dago.
  • Bionartean; Gazteei eta nerabeei xedaturiko online orientazio- eta aholkularitza-zerbitzua. Haren bitartez, bionartean@udalermua.net, xede den kolektiboaren zalantzei eta kezkei erantzuten zaie psikologoaren eta Gizarte Hezitzailearen bitartez.
  • Zer gertatzen ari zait?; Gizarte Hezkuntzan eta Esparru Psikosozialean Esku Hartzeko Zerbitzuak garatutako programa. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei xedaturik dago. Programaren bitartez, nerabezaroko hezkuntza-etapa bakoitzari dagozkion alderdiak lantzen dira. Programa hau osatzeko, esku hartu den gelako ikasleen gurasoei xedaturiko saioak egin daitezke.

Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo