Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Mendekotasuna duten pertsonak eta zaintzaileak



Nola egin mendekotasun-balorazioaren eskaera?
Nola egin mendekotasun-balorazioaren eskaera?

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari dagokio udalerrian erroldatuta dauden pertsonen eskaerak bideratzea. Bizkaiko Foru Aldundia da mendekotasun-eskaerak bideratzeaz arduratzen den unitatea, baita baliabideak esleitzeaz/eskaintzeaz/kudeatzeaz arduratzen den erakundea ere.

Pertsona baten mendekotasun-egoera aitortzeak sistemak eskaintzen dituen baliabide eta zerbitzu jakin batzuk eskuratzeko aukera eskaintzen dio kasuan kasuko pertsonari.

  • Hartzaileak: Egunerokotasuneko jarduerak gauzatzeko, egunean behin baino gehiagotan laguntza behar duten pertsonak. Izan ere, eta beren autonomia fisikoa, mentala, intelektuala edo sentsoriala guztiz galdu izanaren ondorioz, horiek beste pertsona baten etengabeko laguntza edo laguntza orokorra behar dute autonomoak izateko.

Mendekotasun-mailak:

  • I. maila: neurrizko mendekotasuna (aldian behin edo egunean behin bakarrik behar du laguntza)
  • II. maila: mendekotasun larria (etengabeko laguntza behar du, bi edo hiru aldiz egunean)
  • III. maila: mendekotasun handia (etengabeko laguntza behar du, laguntza orokorra)

Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo