Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Mendekotasuna duten pertsonak eta zaintzaileak



Lotutako baliabideak
Lotutako baliabideak
  • Telelaguntza.
  • E.L.Z.: Zerbitzu publiko integrala, balioaniztuna eta komunitarioa da eta gizarte-izaera du. Zerbitzua eguneroko funtsezko jardueretarako zailtasunak dituzten familiei edo pertsonei xedaturik dago, horien ongizate fisikoa, psikikoa edo soziala leheneratu ahal izateko. Horretarako, prebentzio-, laguntza- eta errehabilitazio-izaera duen banakako programa bat erabiliko da, pertsona horiei arreta zuzena etxean bertan eskainiz, beren ohiko ingurunean gera daitezen.
  • On egin: Mendekotasuna duten eta bakarrik edo bikotekidearekin bizi diren pertsonei xedaturiko zerbitzua, beren eguneroko dieta egiten laguntzeko. Mendekotasun-egoeran bizi diren pertsonei beharrezko laguntzak eskaintzea da helburu nagusia, norbere autonomiaren galera ahalik eta gehien eten eta/edo arindu dezaten. Zerbitzu honen bidez dietaren kontrol pertsonalizatua egiten da, erabiltzaileen elikadura-ohituren jarraipena eginez. Pertsona erabiltzaileek beren etxeetan bizitzen jarrai dezatela sustatzen du, ongizate-baldintza egokietan.
  • Eguneko zentroa: egunean zehar arreta integrala eskaintzen zaie mendekotasun-egoeran dauden pertsonei. Zerbitzu honen helburua erabiltzaileen autonomia ahalik eta gehien hobetzea edo mantentzea da, baita familiei edo zaintzaileei laguntzea ere.
  • Egoitzan etengabeko izaeraz sartzea: etengabeko arreta integrala eskaintzen zaie, egunez eta gauez, autonomia funtzionalik ez duten eta mendekotasun-egoeran bizi diren pertsonei.
  • Egoitzan aldi baterako izaeraz sartzea: Bizkaiko Foru Aldundiak egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko aukera eskaintzen du hilabete batez, gutxi gorabehera:
    • Zaintzaile nagusiari atsedena emateko. Kasu horretan, 15 egun eta hilabete baten arteko egonaldiak eskatzen dira.
    • Zaintzaile nagusiaren edo mendeko pertsonaz arduratzen diren beste pertsonen larrialdi-egoera edo gaixotasuna dela eta. 15 eguneko egonaldiak eskatzen dira, baina hiru hilabetera arte luza daitezke.
  • Prestazio ekonomikoak: Mendeko pertsona senitartekoek zaintzen dutenean, prestazio hauen xedea zaintzaile ez profesionalak eskainitako arretak eragindako gastuei aurre egiten laguntzea da. Prestazio hori zehaztutako baldintzak betetzen direnean onartu ahal izango da.
  • Mendekotasunari aurre egiteko, autonomia sustatzeko eta zaintzaileei laguntzeko programak:
    • Mendekotasunaren oinarrizko kontzeptuei buruzko lantegia.
    • Adimen emozionalari buruzko lantegia.
    • Lehen sorospenei buruzko lantegia.
    • Mobilizazio eta transferentzien lantegia.
    • Erlaxazio-lantegia.
    • Memoria-lantegia.
    • Egun seinalatuak ospatzeko jarduerak (Alzheimerraren nazioarteko eguna).

Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo