Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Ahalmen urritasuna duten pertsonak



Lotutako baliabideak

%33ko minusbaliotasun-maila edo handiagoa duten pertsonentzako baliabideak.

  • Onura fiskalak:
    • Ogasunean kenkariak aplikatuko zaizkie pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga-aitorpenean.
    • Ogasunean kenkariak aplikatuko zaizkie herentziei dagozkien zergetan.
  • Ibilgailuak matrikulatzeko zergak:
    • Ogasunean ez dute beren izenean dagoen ibilgailu baten matrikulazio-zerga ordaindu beharrik izango (ibilgailuaren fabrikako prezioaren % 12 edo % 4, zilindradaren arabera).
    • Honako hauek ez dute ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga ordaindu beharrik izango:
      • Mugikortasun murriztua duten pertsonen ibilgailuek.
      • %65eko minusbaliotasuna baino handiagoa duten pertsonek.
    • BEZ murriztuko zaie ibilgailuak erostean.
      • Ibilgailu bat erostean aplikatzen den %16ko BEZ %4ra murriztuko da baremoa betetzen duten mendeko pertsonen kasuan..
  • Laguntza teknikoak: Laguntza teknikoak lortzeko laguntza ekonomikoa, ahalmen urritasun motaren eta mailaren arabera. “Gizatek”.
  • Prestazio ekonomikoa:
    • Ardurapean duten seme-alaba bakoitzeko familiako prestazioa
    • Ordainketa bakarra seme-alaba bakoitzeko (2007ko urtarriletik aurrera). Semeak edo alabak ahalmen urritasuna badu, hasieran eskainitako kantitatea bikoiztuko zaio. Semeak edo alabak ahalmen urritasuna duela egiaztatzen duen dokumentua aurkezteko epea 4 urtekoa izango da.
    • 1.000 euroko ordainketa bakar bat egingo da familia ugarien, guraso bakarreko familien edo % 65eko ahalmen urritasuna edo handiagoa duen ama duten familien kasuan.
      • Eskaera: Gizarte Segurantzaren Eskualde Ordezkaritzetan
  • Familia ugariak:
    • 3 seme-alaba edo gehiago dituzten familiek, seme-alaba horiek bienak izan ala ez. Bi seme-alaba dituzten familiek, horietako batek ahalmen urritasuna duenean. Bi seme-alaba dituzten familiek, gurasoek ahalmen urritasuna dutenean edo horietako batek % 65eko ahalmen urritasuna edo handiagoa duenean.
      • Eskaerak: Nikolas Alkorta kaleko 4. zenbakian. Telefonoa: 944062503.
  • Estimulazio goiztiarreko programa:
    • Tratamendua egin izana egiaztatzen duen Zentroaren edo Kabinetearen fakturak. Eskaera urtero berrituko da (urte-hasieran).
      • Eskaera: Lersundi kaleko 14. zenbakia. Behea. Telefonoa: 944067163.

Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo